XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Zaborra materia organikoa izatetik edozein gauza izatera pasa da.

Datu hauek batezbestekotzat hartu behar direnez, hiriburuetan dexente handiagoak izaten dira.

Esate baterako, Frantziako batezbesteko datua 327 bada Parisen bertan 400etik gorakoa da.

Kopuru hauen hazkuntza urtez urte %2/%3koa denez, 2000. urterako zabor-produkzioa zenbat hazi daitekeen kalkula dezakegu.

Zabor-kantitatearekin batera zabor-kalitatea ere kontutan hartu behar da.

Garai batean zabor gehiena materia organikoa bazen ere, bizi-kalitatea hobetzearekin batera zaborraren konposizioa asko aldatu da.

Une honetan, lurralde industrialduetan zaborrak duen konposizioa ondoko koadroan ikus daiteke:
Materia organikoa
Hautsak
Metalak Beira eta plastikok
Kartoi eta paperak
Beste hainbat
.

Hala ere, 1982. Banku Mundialak egindako ikerketa baten arabera, herrien garapen-maila eta zaborraren materia organikoaren kantitatea alderantziz proportzionalak omen dira.

Adibidez, New Yorkeko zaborraren materia organikoaren kantitatea %22 da, Manilakoa %43 eta Jakartakoa %82.

Eta une honetan, zer egiten da zaborrarekin?.

Orain arte zaborrak bi irtenbide izan ditu: erretzea eta metatzea.

Bi irtenbide hauek portzentaia desberdinetan aplikatzen dituzte herrialde desberdinek.

Australian eta Kanadan zaborren %90 metatu egiten dute, EEBBetan %80, Espainian eta Alemanian %75, Frantzian %65, Japonian %25 eta Suitzan %20.

Zaborren erreketatik, azpi-produktu desberdinak atera badaitezke ere, ohizkoenak bi motakoak izaten dira: energia berreskuratzekoak eta ongarri gisakoak.

Ikertzaileek egindako kalkuluen arabera, 1 tona etxeko zabor, 120 litro fuel eta 200 kg ikatz baliokideak dira.

Zenbait sustantziaren birziklapena posible bada ere, papera eta kartoia izaten dira gehien birziklatzen direnak.

Erreketatik, substantzia metalikoak eta PVCezkoak berreskuratzeko instalazio-kostuak %30 handiagoak izaten dira; hauxe da, hain zuzen ere, substantzia hauek hain maila txikian birziklatzearen arrazoia.

Beirak, ostera, gero eta gehiago birziklatzen dira, zeren eta beiratik kaltzina izeneko produktua atera eta produktu honen bidez energia aurreztu bait daiteke.